'Obrak hastera goaz. Ezagutu proiektua' Bisita gidatuak
Martxoak 26 eta 27 / Martxoak 30 eta apirilak 1 / Apirilak 6 eta 7
Ordutegia: 11:00-13:00 eta 17:00- 20:00
Taldeekin bisitak hitzartzeko: Tel.: 620 676 095
Bisita gidatuak obrak hasi aurreko hiru asteburuetan egingo dira, hau da, martxoko azken asteburua eta apirileko lehendabiziko bietan
. Eraikinera iristean
Tabakaleraren iragana eta etorkizuna uztartzen dituen gune informatiboa topatuko dute bisitariek. Proiektu arkitektonikoaren inguruko argibideak eskaintzen dituen bideoa proiektatuko da eta proiektu kulturalari buruzko bat ere bai. Bisitarientzat erabilgarri egongo diren zenbait ordenagailutan
Tabakaleraren zenbait bideo egongo dira ikusgai: proiektu kulturalaren berri ematen dutenak, aktibitateen making of-ak, UPV/EHUko ikasleen eginikoak, eta baita
Tabakalerak antolatutako aktibitateetan parte hartu duten herritarrek eginak ere.
Bideoez gain, proiektu arkitektonikoaren planoak kontsultagarri egingo dira, irudi birtual eta eskuorri informatibo batekin batera.
BIsita gidatuak espazio honetan izango dute abiapuntua. Fabrikan barrena egingo diren ibilbide horietan, irudi, seinaletika eta gidarien laguntzarekin espazioen eraldaketa eta etorkizuneko erabilera ezagutzeko modua izango dute bisitariek.