
Donostian Liburutegiaren Eguna ospatzeko XXI. mendeko liburutegien erronka eta aukera berrien inguruko jardunaldia antolatu da. Donostia Kulturak, Tabakalerak eta ALDEEk (Artxibategi, Liburutegi eta Dokumentazio Zentroetako Profesionalen Elkarteak) elkarlanean antolatu duten jardunaldi hau liburutegietako erabiltzaile, profesional eta teknologia berrietan interesdun hiritarrei zuzenduta dago.
Bertan Lluis Anglada eta Javier Celaya adituak parte hartuko dute. Hitzaldiak urriaren 19tik 21era izango dira, Donostiako Konstituzio plazan dagoen udal liburutegi zaharrean (sarrera San Jeronimo kaletik).
Asteartean hilak 19, iluntzeko 19:30ean, Lluis Angladak Liburutegi birtualari buruz hitz egingo du, eta hurrengo eguna asteazken goizean (10:00-13:30) profesionalentzako mintegia izango da, Tabakalerako Arantza Mariskalek moderatuko duena. Azkenik, osteguna 21ean, 19:30ean, Javier Celayak Liburutegiak Aro Digitalean aztertuko ditu.
EGITARAUA
Lluis Anglada - Biblioteca Virtual (Liburutegi birtuala)
Urriak 19, 19:30
Liburutegi Nagusia (Sarrera San Jeronimo kaletik)
Mintegia: Creatividad para reinventar las bibliotecas del siglo XXI (Sormena XXI. mendeko liburutegiak berrasmatzeko)
Moderatzailea: Arantza Mariskal (Tabakalera)
Urriak 20, 10:00-13:30
Liburutegi Nagusia (Sarrera San Jeronimo kaletik)
Kopuru mugatua: izen ematearen epea urriak 15 arte: ALDEE (aldee@aldee.org)
Javier Celaya
Hitzaldiaren izenburua: Las Bibliotecas en la Era Digital (Liburutegiak Aro Digitalean)
Urriak 21 19:30
Liburutegi Nagusia (Sarrera San Jeronimo kaletik)
HIZLARIAK
Lluis Anglada
Lluis Anglada Consorci de Biblioteques Universitàries de Catalunya (CBUC) delakoaren zuzendaria eta liburutegien arloko aditua. Blog bat sortu du Bdig (Bibliotecas digitales y cooperación) izenekoa <bdig.blogspot.com>, non gai profesionalen inguruko informazioa eta irakurketak eta iruzkinak egiten ditu.
OCLC izenekoa (Online Computer Library Center) Nazioarteko liburutegien automatizazio kontsorzioko kidea da. Gaur egun 112 lurraldetako 57.000 liburutegi daude delako OCLCan integratuak.
Javier Celaya
Web 2.0 eta sare sozialetan aditua, Dosdoce izeneko entrepresa zuzendaria, kultur atari bat eskaintzen du (http://www.dosdoce.com). Dosdoce-ren helburua da kultur arloko agenteei (argitaletxe, liburutegi, museo, fundazio, etab.) sare sozialen teknologia berriak erabiltzera bultzatzea (blogak, wikiak, podcastak, etab.).
Azken urteotan hainbat azterketa egin ditu teknologia berriek kultur arloan duten eragina aztertuz: liburugintza, argitaletxeak, museoak, digitalizazioa, etab.
Blog tematiko bat ere sortu du www.comunicación-cultural.com izenekoa eta 2010 urte hasieran beste bazkide batzuekin batera Entrelectores sare soziala jarri zuen martxan, non erabiltzaileek liburu eta egileei buruzko iritziak eman ditzaketen.