KRATER ENSEMBLE Tabakaleran Juan Kruz Igerabide idazlearekin
2009ko abenduaren 19, larunbata, 20:00etan TabakaleranSARRERA DOANKRATER ENSEMBLE taldeak laugarren emanaldia eskainiko du Donostian, TABAKALERAn, oraingoan arte-adierazpen zenbait uztartuz: musika instrumentala, musika elektronikoa, Juan Kruz Igerabideren irakurrraldia eta Anka Manshusen argazkilariaren lanen proiekzioa.
Abenduaren 19an, Aurélio Edler-Copês konpositoreak eta Iker Sánchez orkestra- zuzendariak sortutako musika-taldeak programa berezi bat prestatu du, bost triadaz osatua; triada bakoitzak lan elektroniko bat, errezitaldi bat eta musika instrumentala izango digu. Juan Kruz Igerabide idazleak emanaldirako bereziki sortu dituen testuak irakurriko ditu, eta, aldi berean, Anka Manshusen argazkilariaren
Sitting Here serieko lanak proiektatuko dira, aspalditik Krater taldea elkarlan hori gauzatu nahirik ibili eta gero.
Musika-lan instrumentalak zein akusmatikoak bilduko ditu emankizunak, eta, azken horietan, aurretik grabaturiko oinarrian ezarriko dira soinuak, unean uneko musika elektronikoa eginez. Egitarauan hiru estreinaldi izango dira: Francisco Huguet- en
Friction III, Santiago Díez-Fischer-en
Blue Screen eta Aurélio Edler-Copês-en
For Malevich. Horrez gainera, musika garaikideko zenbait egile klasikoren lanak entzuteko aukera izango da: Gérard Grisey, Iannis Xenakis, Kaija Saariaho, Bernard Parmegiani, Steve Reich eta Salvatore Sciarrino.
Kontzertuaren izenburua, MACHINA EX HOMINE –makina gizakitik sortua da–, gogoeta batek eragina da: giza gorputzetik haragoko aukerak baliatuz soinuak gauzatzeko behar artistikoa nola bete; baliabide akustikoak eta elektronikoak erabiliko dira emanaldian; makinak, guztiak ere.
www.myspace.com/kraterensemble[
Prentsa oharra deskargatu]