TABAKALERA

Tabakalera es el proyecto que convertirá la antigua fábrica de tabaco de Donostia-San Sebastián en un Centro Internacional de Cultura Contemporánea, especializado en cultura visual. El arte contemporáneo, la televisión, el vídeo y el cine, el diseño y el sonido confluirán en un mismo espacio. Un espacio singular de exposiciones y programas audiovisuales y, sobre todo, un lugar para trabajar, para producir, para crear. Una fábrica de imágenes. Mientras se desarrolla el proyecto y avanzan los preparativos para renovar el edificio, Tabakalera organiza exposiciones, ciclos, debates. Sus actividades conviven en los espacios de la fábrica con grabaciones, rodajes y eventos producidos por otros agentes del entorno. Tabakalera es ya un lugar vivo.

Biarrizko FIPA Tabakaleran
Biarrizko FIPA Tabakaleran
2010eko urtarrilak 30 eta 31, 18:00etan Tabakaleran
Sarrera libre

Tabakalerak, Donostia Kulturarekin lankidetzan, Donostian leiho bat zabalduko dio FIPAri, Biarritzen egiten den Ikus Entzunezko Saioen Jaialdiari, aurtengo saio sarituen hautaketa bat proiektatuta. Urtarrilaren 30 eta 31an, ikus entzunezko maratoi bat aurkeztuko dugu Tabakaleran; doakoa izango da eta ikusleei 2009an ekoitzitako saio onenekin gozatzeko aukera eskainiko die.

FIPA urtean zehar ekoitzitako nazioarteko ikus entzunezko sorkuntzaren balantzea egiteaz arduratzen da. Saio aukera oso zabala eskaintzen du jaialdiak, lehiaketara aurkezten diren bost sail (Fikzioak, Serieak, Saiakera eta Sorkuntza izaerako dokumentalak, Erreportajeak eta Musika eta ikuskizunak) eta lehiaketatik kanpo dauden beste hainbat sailez osatua.

PROGRAMAZIOA

Urtarrilak 30, 18:00etan

*Toxicosis (Wang Baochun / Txina / 1h 28' / 2009 / Dokumentala / J.B.A. gaztelaniaz )
Manahi-ko muga-postua estupefazienteen azken kontrol puntua da Myanmar eta Txina arteko mugan. Mugako poliziak etengabe atzematen ditu mota guztietako kontrabandoko produktuak. Filmak muga legez kanpoko produktuekin igaro nahi duten bi pertsonen jarraipena egiten du.

*Bakereh - Virgin (Tahereh Hassanzadeh / Iran / 44' / Erreportaje handiak / J.B.A. euskaraz)
Dokumentalak Iranen nesken birjintasunaren gaia lantzen du. Alde batetik, Irango erregimenak tradizio hori mantentzearren ordaintzen duen prezio ekonomiko eta psikologikoa dago, eta horrekin kontrastean, demokrazia eta modernotasuna aldarrikatzen duten gizarte mugimenduak.


Urtarrilak 31, 18:00etan

*Anvers (Martijn Maria Smits / Herbehereak / 40' / Fikzioa / J.B.A. gaztelaniaz)
Krisiaren ondorioz Martinek lana galdu du. Horregatik, bere emazte Jasmijnekin eta urtebeteko semearekin batera emaztearen gurasoen etxera joan behar du bizitzera. Bikote harremanaren g ainbehera berehala hasten da, eta kale itsu batean bilakatzen da.

+ Sorpresa
FIPAn saritutako lanetako bat




Informazio gehiago nahi izanez gero, FIPA 2009 eta FIPA 2008 atalak erabilgarri daude.
AURREKOAK

Tabakalera sarean

  facebook  twitter  youtube
Nola iritsi
Lege oharra
Web mapa
Kontaktua
E-mail: tabakalera@tabakalera.eu
Teléfono: 943 011 311
Fax: 943 011 312
Duque de Mandas 52, 20012
Donostia-San Sebastián
BIT&MINA

 

Licencia de Creative Commons