Artista latinoamerikarrek osatutako talde erakusketa handiak hartuko ditu Tabakalerako aretoak datorren udan zehar. Daros-Latinamerica bildumako lanen hautaketa batek osatuko du erakusketa; bilduma hau Europan Latinoamerikako arte garaikideaz arduratzen den proiekturik garrantzitsuena da.