ERREALA PROIEKTATU. Arkitektura: film-mintzairak
Erakusketa: 2009ko urriaren 29tik abenduaren 31ra arte Cristina Enean
Emanaldi-eztabaida-jardunaldi programa: 2009ko azaroaren 23tik 27ra arte. Goizez Cristina Enean /
Arratsaldez Tabakaleran 19:30etan
“Erreala proiektatu” eztabaida-plataforma dugu, eta plataforma horretan, irudiak eta hitzak bat egiten dute, hiriei buruzko eztabaida konstruktiboa ahalbidetzeko, hots, hiriek lan egiteko eta gobernatzeko duten moduari eta azken batean, hiriak bizitzeko moduari buruzko eztabaida ahalbidetzeko.

Proposamena bi zatitan banatzen da:
Erakusketa-espazioa Arkitektura praktikatzeko beste era batzuk, haren ondorioak, herritarren partaidetza eta memoria kolektiboa eraikitzea proposatzen duten ikus-entzunezko hiru lan eta prozesuan den artxibo bat etengabe proiektatuta.
Proiekzioen eta eztabaida-jardunaldien programa.
* Bi zatitan banatutako lau saio: lehenengoa, arratsaldeetan, gonbidatutako hizlariak aukeratutako filmen aurkezpen eta proiekzioari buruz; bigarrena, berriz, biharamunean, hausnarketako gaiekin erlazionatutako beste material batzuen proiekzioz lagundutako eztabaida- eta solas-tailer bat tartean duela.
Ordutegia: Proiekzioa 19:30etan Tabakaleran / Eztabaida 10:00 -14:00 Cristina Enean
- 1º SAIOA (azaroak 23 eta 24) The Crowd: máquinas, rascacielos y multitudes frente al crack del 29 Juan José Lahuertak aurkeztuta
- 2º SAIOA (azaroak 24 eta 25) La ciudad bajo vigilancia: del uso de la ley, la tecnología y la ciencia-ficción como acto creativo, acto especulativo Laurence Rassel-ek aurkeztuta
- 3º SAIOA (azaroak 25 eta 26) Los Ángeles como tercer espacio / Los Ángeles como playground Andrés Hispanok aurkeztuta
- 4º SAIOA (azaroak 26 eta 27) Llorenç Soler: la segunda vida de unas imágenes Eva Serrats-ek aurkeztuta
Donostia 2016 Bulegoak, Cristina Enea, eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak, Tabakalerarekin elkarlanean antolatutako ekimena.
Tarjetoia pdf formatoan deskargatu
Informazio gehiago>