TABAKALERA

Tabakalera es el proyecto que convertirá la antigua fábrica de tabaco de Donostia-San Sebastián en un Centro Internacional de Cultura Contemporánea, especializado en cultura visual. El arte contemporáneo, la televisión, el vídeo y el cine, el diseño y el sonido confluirán en un mismo espacio. Un espacio singular de exposiciones y programas audiovisuales y, sobre todo, un lugar para trabajar, para producir, para crear. Una fábrica de imágenes. Mientras se desarrolla el proyecto y avanzan los preparativos para renovar el edificio, Tabakalera organiza exposiciones, ciclos, debates. Sus actividades conviven en los espacios de la fábrica con grabaciones, rodajes y eventos producidos por otros agentes del entorno. Tabakalera es ya un lugar vivo.

Herri mugimenduek sortutako ezagutza nola kudeatu

Content Curator ikastaroaren irudia

Herri mugimenduen inguruan askotariko dokumentazioa sortzen da, ugaria eta aberatsa. Sarri zail izaten da ezagutza hori kudeatu, iraunarazi eta transmititzea. Nola jaso mugimendu politiko, kultural edo herrikoiek utzitako ezagutza? Nola bildu, antolatu eta zabaldu modu egokian?

Tabakalerak eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkarlanean antolatu duten udako ikastaroak galdera horiei erantzuna topatzea du helburu; lan horiek guztiak aurrera eramateko kontuan hartu beharreko gakoak zein diren definitu eta teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak arakatzea.

Garai analogiko zein digitalean bidea egin duten herri mugimendu erreferentzialak aztertuko dituzte, sortutako dokumentazioa nola kudeatu duten aztertzeko. Beraien esperientzia partekatuko dute bertaratzen direnekin Juan Jose Agirre Lazkaoko Beneditarren Fundazioko liburuzainak; elkarlanean osatu eta garatzen ari den #Bookcamping liburutegiko kideek; Rick Prelinger Archive.org proiektuaren sustatzaile nagusiak, #15M.cc ekimeneko kideek eta Asier Sarasua Ahotsak.com gunearen arduradunak.

Uztailaren 13 eta 14an burutuko da Tabakalerak Euskal Herriko Unibertsitatearen XXXI. Udako ikastaroen programaren barruan antolatu duen ikastaroa. Arantza Mariskal, mediatekako arduraduna da ikastaroaren zuzendaria. Izena emateko epea zabalik dago jadanik. Ikastaroa gaztelaniaz izango da.

 Gonbidatuen inguruan informazio gehiago Tabakaleraren Tumbrl-ean eta izenemateari buruz EHU-UPVren webgunean.

Nola iritsi
Lege oharra
Web mapa
Kontaktua
E-mail: tabakalera@tabakalera.eu
Teléfono: 943 011 311
Fax: 943 011 312
Duque de Mandas 52, 20012
Donostia-San Sebastián
BIT&MINA

 

Licencia de Creative Commons