TABAKALERA

Tabakalera es el proyecto que convertirá la antigua fábrica de tabaco de Donostia-San Sebastián en un Centro Internacional de Cultura Contemporánea, especializado en cultura visual. El arte contemporáneo, la televisión, el vídeo y el cine, el diseño y el sonido confluirán en un mismo espacio. Un espacio singular de exposiciones y programas audiovisuales y, sobre todo, un lugar para trabajar, para producir, para crear. Una fábrica de imágenes. Mientras se desarrolla el proyecto y avanzan los preparativos para renovar el edificio, Tabakalera organiza exposiciones, ciclos, debates. Sus actividades conviven en los espacios de la fábrica con grabaciones, rodajes y eventos producidos por otros agentes del entorno. Tabakalera es ya un lugar vivo.

'INFORMAZIOAREN KUDEATZAILEA ETA BITARTEKARIA' IKASTAROA

Aurreko edizioetako esperientzia errepikatu nahian Tabakalerak eta Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak, Javier Leiva Aguilerak zuzenduriko Informazioaren Kudeatzailea eta Bitartekaria ikastaroaren 3. edizioa abiarazi dute.

Ikastaroa 2012ko martxoaren 5ean hasi eta 2012ko ekainaren 22ra bitartean egingo da eta beren jakintza alorrean bitarteko lanak egitera bideratu nahi duten edozein alorretako profesionalei zuzenduta dago. Birziklatu eta beren ogibideari bultzada emateko asmoa duten liburuzainak eta informazioaren kudeatzaileak barne daudelarik. Gaur egun, arlo orotan behar dira informazioa eta pertsonak elkarrengana gerturatuko dituzten profesionalak. “Informazioaren kudeatzailea eta bitartekaria” ikastaroan behar horri edozein formatu eta eremutan erantzuteko trebakuntza eskaintzen da. Unean-uneko informazioaren ikerketa, bilaketa, komunikazioa eta hedapenean adituak sortzea da helburua.

Iraupena: 125 ordu. 2012ko martxoaren 5ean hasi eta ekainaren 22an amaitu

Ikaskuntza eredua: e-learning, aurrez aurreko hiru saiorekin indartua.

 

Aurrez aurreko lehen saioa datorren martxoaren 19an izango da, astelehenarekin, eta interesa duen ororentzat zabalik egongo da:

Hitzaldia:

"Aro berria Modu berria", Koldo Saratxagaren eskutik

Nola txertatu berrikuntza prozesuak liburutegietan eta antzeko erakundeetan: lan egiteko moduan, erabiltzaileekin harremanetan, zerbitzuen definizioa, etab.

Lekua: Koldo Mitxelenako ekitaldi aretoa

Ordutegia: 18:30 - 21:00

Hizkuntza: gaztelania

Informazio gehiago eskuratu

Nola iritsi
Lege oharra
Web mapa
Kontaktua
E-mail: tabakalera@tabakalera.eu
Teléfono: 943 011 311
Fax: 943 011 312
Duque de Mandas 52, 20012
Donostia-San Sebastián
BIT&MINA

 

Licencia de Creative Commons