TABAKALERA

Tabakalera es el proyecto que convertirá la antigua fábrica de tabaco de Donostia-San Sebastián en un Centro Internacional de Cultura Contemporánea, especializado en cultura visual. El arte contemporáneo, la televisión, el vídeo y el cine, el diseño y el sonido confluirán en un mismo espacio. Un espacio singular de exposiciones y programas audiovisuales y, sobre todo, un lugar para trabajar, para producir, para crear. Una fábrica de imágenes. Mientras se desarrolla el proyecto y avanzan los preparativos para renovar el edificio, Tabakalera organiza exposiciones, ciclos, debates. Sus actividades conviven en los espacios de la fábrica con grabaciones, rodajes y eventos producidos por otros agentes del entorno. Tabakalera es ya un lugar vivo.

PROIEKTU ARKITEKTONIKOA
TABAKALERARAKO ARKITEKTURA PROIEKTUA

Tabakaleraren Berritze Arkitektonikorako Nazioarteko Lehiaketa irabazi duen proiektua Juan Manuel Montero Madariagak eta Naiara Montero Viarrek aurkeztu zuten, '3 en RAYA' izenburupean.

Irabazle suertatu den proposamenak hiru norabidetan laburbiltzen du euren gogoeta arkitektonikoen prozesua:

Hiriko kokapena. Tabakalera gune central bezala ulertzen du Egia auzoa eta Kristina Enea parkea hiriko erdigunearekin elkartzen dituen ardatz horretan. Hiriko komunikazio azpiegiturei dagokionez ere eraikinaren kokapena giltzarri dela azpimarratzen du: tren geltokiak aurki A.H.T.ren geltokia eta autobus geltoki nagusia hartuko ditu. Ondorioz, Tabakalera komunikazio gune bilakatuko da, auzo arteko "eraikin-bisagra" eta hiriari zentralitate berri bat emango dion kokalekua.

Eraikinaren izaera arkitektonikoa, eraikina "hiriko ikono" bilakatzen duena. Gutxitan esan liteke eraikin bat enblematikoa denik, soilik hainbat faktorek bertan bat egiten dutenean: bere tamainak, balio historikoak, izaera arkitektonikoak eta garrantzi tipologikoak.

Tabakalera proiektua ikusizko arteei eskainitako etorkizuneko kultur zentro gisa. Ikusizko eta ikus-entzunezko sorkuntza garaikidea bultzatuko ditu, eta hiriari zabaldutako gunea izango da.

HELBURUAK ETA JARDUKETA NAGUSIAK

Eraikinaren balio arkitektonikoa eta tipologikoa aztertu ostean, proiektuak honen ezaugarri adierazgarrienak mantentzeko eta balioesteko estrategiak zehazten ditu. Horrela, proiektua uneoro eraikuntza-koherentzia gorena mantentzen saiatzen da, eraikinaren egituretan interbentzio minimoak egiteko helburuarekin.

Proiektuaren proposamenak eraikinaren iparreko aldean (egungo lurpeko pasabidea, hiriko erdigunea Egia auzoarekin lotzen duena) "loggia" bat eraikitzea proposatzen du, plaza hiritar berri bat sortuz sotoaren kotan, funtzio anitzekoa eta neurri batean estalia izango den espazio bat. Horrela, lurpeko pasabide aldetiko sarbideari soluzio bat emango lioke eta zuzenean komunikatu ahal izango litzateke eraikineko sarbide mekaniko berriekin eta etorkizuneko Tabakalera gurutzatuko duen "kale nagusiarekin".

Eraikuntza berriko espazio hiritar hori, 'loggia', proiektuaren oinarrizko pieza da; giltzarria da proiektuaren goiburuari bide ematen dion 'hiru lerroan' osatzeko. Balizko diagonal baten bidez, jokoan dauden hiru fitxak erlazionatzea lortuko litzateke horrela: Kristina Enea parkea (eta Egia auzoa), Tabakalera eta ibaiaren beste aldean kokatutako hiriaren zabalgunea.

Proposamenak biltzen duen beste jarduketa bat, eraikinaren erdiko gorputzaren gainean beirazko bolumen berri bat eraikitzea litzateke, energia alternatiboak bilatzeko (plaka fotovoltaikoak) eta eraikinaren irudi simetrikoa indartzeko helburuarekin. Azken solairu esanguratsu honek jatetxeetara bideratutako espazio publikoak hartuko ditu, hiriaren gaineko ikusmira zoragarriekin, eta gauez argi bolumen batean bilakatuko da, hiriko itsasargi handi bat bailitzan. Proiektuak egun eraikinaren sarrera dagoen lekuan altzairu eta beirazko gorputz txiki bat kokatzea ere proposatzen du. Honek etorkizuneko Tabakaleraren sarrera eta harrera zerbitzuak beteko ditu, eta era berean, aurreikusitako egitaraua proiektatzeko pantaila baten euskarri ere izango da.

Urumea ibaiari begira dagoen fatxadari dagokionez, proiektuak kontuan hartzen du trenbideen gainean plataforma handi bat eraikitzeko burutu daitekeen proiektua, eraikinaren lehen solairuaren altueran geratuko litzatekeena.

Azkenik, proposamen honekin Lehiaketaren Oinarrietan aurreikusitako erabilpenekiko egokitzapena ahalik eta zorroztasun handienarekin burutzen saiatzen da proiektua, bai azalerei dagokienez, erabilpen eta instalazioen gertutasunari dagokionez eta baita mota ezberdinetako sarbideei dagokienez ere.

PROIEKTUAREN ARGAZKI GALERIA
MICROSITE
MICROSITE
Berritze arkitektonikorako lehiaketa
KULTURA BISUALEKO FABRIKA
KULTURA BISUALEKO FABRIKA
Tabakalera Donostian sortzen ari den Kultura Garaikideko Nazioarteko Zentro berria da.
PROIEKTU ERAKUSKETA
PROIEKTU ERAKUSKETA

Tabakalera sarean

  facebook  twitter  youtube
Nola iritsi
Lege oharra
Web mapa
Kontaktua
E-mail: tabakalera@tabakalera.eu
Teléfono: 943 011 311
Fax: 943 011 312
Duque de Mandas 52, 20012
Donostia-San Sebastián
BIT&MINA

 

Licencia de Creative Commons