Behinolako tabako-fabrika kultura garaikideko zentro bat izan dadin, eraikina hiri osora zabalduko da, hesiak eta inguruko hormak kenduz… eta zirkulazio libreko barne kale bat sortuz.
Beirazko prisma bat eraikiko da eraikina ageriagoan jartzeko eta hiriaren ikuspegi berri bat eskaintzeko.
Sarrera eta hiri-gune berriak:
Eraikinak hiru sarrera izango ditu, eta sarrera horiek hiri gune berriak sortuko dituzte.
-Sarrera berri bat lurpeko pasabide aldera ematen duen fatxadan; plaza zabal bat sortuko da. Zentroaren hall nagusirako sarrera.
-Oraingo sarrera bere horretan finkatzen da, hiri-ingurunean integratuz.
-Sarrera berri bat atzealdeko fatxadan, lehenengo solairuan, trenbidearen gainetiko plataformatik sartzeko.
Eremuen zerrenda
Laborategiak
Proiektu egoiliarrentzako eremuak
Grabaketa, edizio eta ekoitzi ondoko lanetarako eremuak
Mediateka
Erakusketa-aretoak
Proiekzio-aretoa
Balio anitzeko auditoriuma
Jatetxea
TBKafea
Barneko kalea
Euskadiko Filmategia
Etxepare Institutua
Beste erabilera batzuetarako guneak*
Erabilera askotarikoetarako guneak
Tabakaleraren ezaugarri nagusiak zehar-ikuspegia, diziplinartekotasuna eta berrikuntza bultzatzea izango dira. Horrexegatik askotarikoak eta erabilera desberdin askotarako egokitzeko modukoak izango dira zentro honetako guneak.