Uda. Udan egiten ditut margolan gehienak. Beti egin dut hala, txikitandik. Oraindik usain dezaket osaba Jacken atzeko lorategiko arrosen lurrina. Nire estudioak ez du teilaturik. Hobeto ikusten dut, gehiago urrun naiteke nire margolanetatik, argi arras desberdinetan ikusi, eguneko garai desberdinetan. Eguraldiak ere eragina du margolanetan, orbanak, euria, lizuna, eguzkiak argitua, haizeak, naturak erabiliak, hasieran interferitu eta gero lagundu egiten duen nahasketa. Sistema aktibatua da. Material askatasuna uretan eta eguzki argitan girotua, udak joan, udak etorri.

Kultura Garaikideko Nazioarteko Gunea bilakatzeko denbora gutxi barru birmoldaketa jasango duen lehengo tabako fabrikako espazioak, artean, bere horretan mantentzen direlarik, eraikinarekin ‘elkarrizketan’ antolatu du Julian Schnabel artistak bere lanen erakusketa. Erromako Palazzo Venezian, Milan-eko Rotonda della Besana-n eta Alemaniako Schloss Dernenburgen egindako erakusketen sail berean sartzen da proiektua; hain zuzen ere, horietan artistak baliatu izan dituen eraikinek izaera berezia dute, tokian tokiko ikusleentzat memoriaz eta sinbolismoz betea.
Erakusketaren bidez agerian jartzen da artistak egindako lanean, beti ere margolariaren ikuspuntua nagusi delarik, dagoen erregistro aniztasuna, hizkuntza desberdinak lantzeari ekiterakoan duen erabateko askatasuna eta materialak eta formatuak ikertzeko egindako saioak. Erakusketan ikusgai egongo dira beste inoiz erakutsi ez diren lan batzuk, zenbait lan berri eta lehenago elkarren ondoan erakutsi ez diren sailak.
Erakusketak hartu duen izenak, Summer, artistak lan egiteko duen moduarekin zerikusia du. Schnabelentzat uda urtarorik emankorrena da kanpoan lan egin ahal izaten duelako eta, hala, naturari berari margolanetan sartzeko bidea ematen diolako. Horren guztiaren emaitza oparotasunez beteriko lan bat da, indar handikoa eta adiera maila anitzak eskaintzen disuena.
Informazio orokorra
SUMMER – JULIAN SCHNABEL
Uztailaren 28tik urriaren 21era
Ordutegia: 11:30 - 14:00 eta 17:00 - 20:30 (Astelehenetan itxita)
Bisita gidatuak: 12:00 / 18:00 (euskaraz) - 13:00 / 19:00 (gaztelaniaz)
Taldeak eta bisitak frantsesez eta ingelesez: 677681457
TABAKALERA Donostia - San Sebastián t.943 011 311 f.943 011 312